XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrazoi honengatik, 4. eta 5. kapituluetan ikusi dugun bezala, sarritan egiturazko zuzenketa egin gabe utz dezake edo iharduera bukatu arte atzeratu.

8.6. Irakaslearen papera
Aurreko atalean, liburuaren beste zenbait puntutan bezala, irakasle batek ikusten dituen errakuntzak ez zuzentzea erabaki lezakeela azaldu dut.

Irakasle askori, hau beren rol pedagokikoaren kontra dagoela irudi liezaioke, zeren tradizionalki rol horrek ikasle guztien performantzia ebaluatzea eskatzen bait zien, ongi definitutako erizpide zehatzen arabera.

Egia esan, horrek iradokitzen du planteamendu komunikatibo batek, maila batean, irakaslea ohizko rol hau birdefinitzera bultzatzen duela.

Gaitasun komunikatiboaren garapenari buruzko ezaugarririk nabarienetako bat (hain nabaria da, ezen oso erraz ahaztu bait daiteke), ikaslearen barneko prozesuen bidez gertatzen dela da.

Irakasleak prozesu hauek eskatzen dituztela diruditen esperientzia eta estimulu-motak eskain ditzake, baina ez dauka horien gaineko kontrol zuzenik. Argi dago.

Hain zuzen, irakasleak garapenean eragina izateko edozer gauza egiten duela ere, ikaslea bere prozesu naturalek (edo barne-programak) baldintzatzen duten irakaskuntz sekuentzia bat jarraitzen saiatuko da.

Hizkuntza arrotzaren irakaskuntza ingurune naturalean nola gertatzen den behatzen badugu, argi geratzen da prozesu hauek irakaslerik gabe ere funtziona dezaketela, inguruneak behar hainbat estimulu eta esperientzia eskaintzen dituen bitartean.

Hauetatik oinarrizkoena, dirudienez, ikasleak hizkuntza arrotza xede komunikatiboetarako erabili behar izatea da.

Honek ez du esan nahi irakasleak beharrezkoak ez direnik, ikasgela ingurune naturala ez delako: hizkuntz ikasgela berariaz egituratua ez badago behintzat, ez die ikasleei hizkuntz arrotzarekiko aski kontaktu edo komunikatzeko behar hainbat motibazio ere eskainiko.

Baina, irakasleak bere jokabidea ikasleen ikaskuntz beharren zerbitzura jartzeko prest egon behar du.

Ikaskuntza ez dela bere irakaskuntzaren emaitza zuzena bakarrik aitortu beharra dakar horrek.

Ikaskuntzaren alderdi batzuk eragin handiagoa dute, ikasleen berezko ikaskuntz prozesuei ateak zabalik utzita, berak iharduera hasi eta gero gehiago parterik hartzen ez badu.

Irakaslearen kontzeptua irakastun bezala hartzea desegokia da (...).